XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta hark erantzun zion esanez:

- Ederki, jauna, baina txakur kumeek ere jaten dituzte mahaipean semeen ogi-apurrak.

Eta Jesusek erantzuten dio:

- Hitz horrengatik, zoaz, zeren atera baita deabrua zeure alabagandik.

Eta ama bere etxera joan zenean, aurkitu zuen neskatila ohe gainean etzanik, eta deabrua alde egina zela ohartu zen.

Norbere herria dela, jatorria edo hizkuntza dela eta, zenbat etsaitasun, gerra, istilu eta elkarrengandik urruntzeak eta gorrotoak ez dira sortzen gizonen artean! Guztien kaltetan, noski. Hala zen Jesusen garaian eta bai orain ere.

Ebanjelioak esaten digu Jesus Tiro eta Sidon-go mugetara joan zenean, etxe barruan zegoela Bera, eta Bera han zegoenik inork jakiterik ere ez zuela nahi. Gizonen arteko istilu eta borrokak ez sortzeagatik, noski.

Baina bazen han emakume bat bere alaba gaixorik zeukana, eta nahiz eta beste erlijio batekoa izan, gizonen esamesei kontu gutxi eginik eta Jesusek berberak ere, itxuraz mezpreziozko hitz batzuk esanarren, ez zen horregatik kikildu.